Saretik - Itzulpenak

Datuen babesa

1.Pribatutasun-politika

Saretik Hizkuntza Zerbitzuak, SLek (hemendik aurrera Saretik) informazioa ematen die webguneko erabiltzaileei webgunearen bidez zerbitzuak kontratatzean edo nabigatzean bil daitezkeen bezeroen eta erabiltzaileen izaera pertsonaleko datuen tratamendurako eta babeserako duen politikari buruz.

Ildo horretan, Saretikek izaera pertsonaleko datuak babesteari dagokionez indarrean den araudia betetzea bermatzen du. Honako hauek dira arauak: 1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoa, 2007ko abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, DBLO Garatzeko Araudia onartzen duena, eta 2016ko apirilaren 27ko Europar Parlamentu eta Kontseiluko 2016/679 Araudia (UE).

Webgune hau erabiltzeak berekin dakar pribatutasun-politika hau onartzea.

2.Datuen bilketa, helburua eta tratamenduak

Saretikek webguneko erabiltzaileei egin daitekeen datu-bilketa ororen berri emateko betebeharra du, bai posta elektronikoz bilduz gero, bai webguneko formularioak betetzean bilduz gero. Ildo horretan, Saretik izango da aurrez aipatutako bitarteko horietan jasotako datuen erantzulea.

Era berean, Saretikek erabiltzaileei jakinarazten die datuen tratamenduaren helburuak honako hauek biltzen dituela: erabiltzaileek egindako eskariei erantzutea, kontaktuen agendan txertatzea, zerbitzuak eskaintzea eta harreman komertziala kudeatzea.

Modu automatizatuan edo automatizatu gabe egindako eragiketa, kudeaketa eta prozedura teknikoak datu pertsonalen tratamendu gisa hartzen dira, betiere, izaera pertsonaleko datuak biltzea, gordetzea, aldatzea, bidaltzea eta izaera pertsonaleko datuei buruzko beste ekintza batzuk egitea ahalbidetzen dutenean.

Saretiken webgune bidez jasotako, eta beraz, izaera pertsonaleko datuen tratamendutzat hartutako datu pertsonal guztiak Saretikek Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean aitortutako fitxategietan sartuko dira.

Saretiken webgune bidez jasotako, eta beraz, izaera pertsonaleko datuen tratamendutzat hartutako datu pertsonal guztiak, datu hauek jasotzeko helburua bete arteko denbora tartean gordeko dira.

3.Informazioa hirugarren batzuei jakinaraztea

Saretikek erabiltzaileei jakinarazten die datu pertsonalak ez dizkiela hirugarren erakunde batzuei lagako, salbu eta datu-lagapen hori lege-betebeharrak babesten badu edo zerbitzu bat eskaintzeak berekin badakar tratamenduaren arduradunarekin kontratu-harremana izateko beharra. Azken kasu horretan, Saretikek erabiltzailearen baimen espresua duenean soilik lagako zaizkio datuak hirugarren horri.

4.Erabiltzaile-eskubideak

1999ko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzkoak, interesdunei datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako eskubide batzuk erabiltzeko aukera eskaintzen die.

Hori guztia Saretikek erabiltzailearen datuak erabiltzen baditu egingo da. Erabiltzaileek sartzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta uko egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte, izaera pertsonaleko datuak babesteari dagokionez indarrean den lege-araudian aurrez ikusitakoaren arabera.

Eskubide horiek erabiltzeko, erabiltzaileak idatziz eta haren nortasuna egiaztatuko duen dokumentazioa gehituta (NANa edo pasaportea) harremanetan jarri beharko du honako helbide honen bidez: Saretik, Iurre auzoa 4, behea, 20400 Tolosa, Gipuzkoa edo Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean ordezkatutako helbidean. Jakinarazpen horretan honako informazio hau bildu beharko da: Erabiltzailearen izen-abizenak, eskaera, helbidea eta egiaztapen-datuak.

Eskubidea erabili ahal izateko, erabiltzaileak berak egin beharko du eskaera. Hala ere, baimenduak lege-ordezkari gisa baimena emandako beste pertsona batek ere egin ahal izango du. Hala eginez gero, interesdunaren ordezkari gisa ziurtatzeko dokumentazioa erantsi beharko du.